MUSIKA EGUNA


                     

Gaur, azaroak 22, musikaren nazioarteko eguna ospatu dogu. Goizean 3, 4 eta 5 urteko umeek marakak sortu dabez, horretarako erabili dogun materiala hurrengoa izan da:

    -Lata bat
    -Garbantzu batzuk
    -Aeronfix-a
    -Zeloa
    -Nota musikalen marrazkia

Lehenik eta behin garbantzuak lata barruan sartu doguz, aeronfixagaz eta zeloagaz lata itxi dogu. Ondoren nota musikalen marrazkia margotu eta apaindu dogu. Hau egin ondoren marrazkia latan pegatu eta...listo! Badekogu maraka polit bat!

Arratsaldean instrumentu musikalen erakusketa euki dogu kaperan. Bertan hainbat instrumentu ezberdin ezagutu doguz, adibidez: txalaparta, kitarra elektrikoa, akordeoia, panderoa etb.
Eguna bukatzeko goizean egin doguzan marakekin guztiok batera abesti bat abestu dogu.
Oso egun dibertigarria izan da!